Deskargak

lur denok triptikoa euskaraz
Power point rueda de prensa lur denok
Estatutos y acuerdos parasociales

Nola egiten dugu

Kaixo

Lerro gutxi batzuen bitartez gure lan egiteko modua azalduko dizugu:

Lur Denok-en barazki eta fruitu ekologikoen saskiak, Lur Denok-eko baratzeetan barazki eta fruituak modu ekologikoan (ziurtapen ekologikoa) ereitearen alde egindako esfortzuaren emaitza dira.

Saski hauen edukiaren balioa 10 edo 15 eurokoa izan ohi da. Bertan, barazki ezberdinak topa ditzakegu batez ere, baita fruituak ere, Lur Denok-eko baratzeetan sortuak (gaur egun Astigarragan eta Ajangizen).

Saskietan topatuko ditugun produktu motak, garaikoak, freskoak (egunean bertan jasoak edota egun batzuk lehenago), tokian tokiko barietateak eta gertuko produkziokoak dira.

Produkzioaren planifikazio lanak erraztearren, hauen edukia itxia da.

Bertan ere, Lur Denok-ekoak ez diren produktuak topa ditzakegu (zertifikazio ekologikoa duten ekoizle-banatzaile batetik etorriak), gure baratzeen produkzio ahalmenak produkzio osorako ahalmena izango duen arte.

Nekazaritza ekologikoaren helburuetako bati jarraiki, saskiak izan ditzakeen produktu aniztasun handiena izango du.

Saskiak jasotzeko tokiak, Ner proiektuak gauzatzen diren lekuak izango dira, Bizkaian zein Gipuzkoan.

Banaketa, hasiera batean, ostegunetan izango da.

Bezeroak mail bidez jasoko du eduki, prezio eta produktuen jatorriaren informazioa.

Saskiaren tamainaren (10 edo 15 euro) eta jasotzearen maiztasunaren (astekoa edo hamabostekoa) aukera, hiru hilabetetik behin aukeratuko da. Honela izango da, saski hauen ordainketa ere, aldez aurretik, eta hiruhilean behin, hiruhileko bakoitzaren hasierako lehen 10 egunen barruan.

Lur Denok-eko nekazariek egiten duten lanaren kontzientzia izan dezagun, baratza ezagut dezagun eta lagun diezaiegun, astearte eta asteazkenero, Lur Denok-eko bi edo hiru bazkide kontsumitzaile joan egiten dira baratzetara, boluntarioki saskien zati bat prestatzen laguntzera, produktuen bilketan parte hartzera... finean baratza barrutik sentitzera.

Gainera, baratzetik zuzenean ez datozen produktuak kontsumitzeko ere aukera baduzu (arroza, pasta, gailetak, olioa...). Hamabostero, gisa honetako produktuekin zerrenda bat bidaliko dizugu.

Gure balioak gustoko badituzu edota gure baratzeko produktuak kontsumitu nahi badituzu, baita arrautzak, patatak, arroza, esnea, etab., bazkidea egitea beharrezkoa da. Behin bakarrik ordaintzen den 100 euroko partehartzea eskatzen da gutxienez.

Une honetan, ordaintzeko erraztasunak ari gara eskaintzen. Akzioen ordainketa 12 hilabetetan egin daiteke. Akzio bat erostea erabakitzen baduzu, 25 euro ordainduko dituzu hilean. Eta zalantzatan baldin bazaude, gure saskiak kontsumitzeko aukera ere baduzu, bazkide egin gabe, hiru hilabetetan.

Prozesua amaitzeko eta bazkide izatera igarotzeko, ordezkatu nahi duzun akzio kopurua ondorengo kontu korronte zenbakian sartu behar duzu. SABADELL BANKUA: 0081-4328-40-0001082918 (Lur Denok-en kontu korronte zenbakia). Behin tramite hau eginda, korreo elektroniko bat bidaliko dizugu berriz ere, bazkide gisa sartu zarela konfirmatzeko eta egin nahi duzun eskaeraren inguruan galdetzeko.

Eskerrik asko Lur Denok-en konfiantza izateagatik.