Saski Berezia



Pestizidekin ekoitzitako barazkiak gustuko ez badituzu, prezio merkeagoan saldu ahal izateko  langileak esplotatzea gaizki iruditzen bazaizu, milaka kilometrora ekoitzitako jakiek zure inguruko nekazaritzaren gainbeheran duen eraginak kezkatzen bazaitu, hau guztia gaizki iruditzen bazaizu eta hau ekiditeko zerbait egin nahi baduzu, Lur Denoken zure moduko ehunka pertsona gaude.

NORTZUK GARA?

Lur Denok Ner Groupeko proiektu bat da, 300 bazkide dituena eta duela 3 urtetik %100 ekologikoak eta gertukoak diren elikagaiak ekoitzi eta banatzen dituena.

Baratze bana daukagu Astigarraga eta Ajangizen. Bertan, barazkiak ekoitzi, 300 oiloko oilategia, fruta-arbolen saila eta gure kontserbak egiten ditugu. Web-orri baten bidez, guk ekoizten ez ditugun elikagai ekologikoak erosteko aukera eskaintzen dugu. Azkenik, denda sare bat ere badugu, Hurbilekojalea Dendak, erosketa modu ekologiko eta gertukoan egin ahal izateko.

Astero, Bizkaia eta Gipuzkoan 150 saskitik gora banatzen ditugu barazki, arrautza eta kontserbekin: tena guk ekoitzitakoa, ekologikoa eta sasoian sasoikoa.

ZERGATIK EROSI LUR DENOKEN?

Gure saskiak jasotzen dituenak, badaki ez dela jasotzen duen barazkiengatik bakarrik ordaintzen ari. %100 ekologikoa den produktu bat izateagatik ordaintzen du, gure lurretan landutako produktu bat izateagatik ordaintzen du, ordutegi eta soldata duinak dituzten pertsonek egiten dute lan baratze horietan.  Azken finean, bere ekarpena egiten ari da, mundu hau bidezkoagoa, jasangarriagoa eta gizatiarragoa izan dadin.

SASKI BEREZIA

Uztailaren 1etik aurrera, Bilbon bizi zaretenon eskura jarriko dugu “saski berezia”: 30€ren truke, Ajangizko baratzean ostegun goizean bertan jasotako barazkiak jaso eta arratsaldez entregatuko dizkizuegu, zuen etxean, saski bikain bat, barazki, arrautza eta kontserbekin. Gainera, Bilboko banaketa BiRick (bizikleta bidezko banaketa Zerbitzua) bidez egingo dugu, prozesua bere osotasunean gertukoagoa eta ekologikoagoa izan dadin.

EZ UTZI BIHARKO, EKIN ORAINTXE, EGIN ZAITEZ LUR DENOKEKO BAZKIDE!

Jar zaitez  gurekin harremanetan bezeroak@lurdenok.com helbidearen bidez, eta xehetasun guztiak emango dizkizugu.